XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Udareondoak zuhaiskak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta sarritan arantzaz hornituak beheko adarretan edo gaztetan.

Hostoak bakunak eta estipulak erorkorrak.

Loreak korinboetan elkartuak, eta haien petaloak zuriak, inoiz arrosak, atzazaldunak; 15-30 estanbre, eta haien anterak, sarritan, gorriak; 2-5 karpelo, beren paretak fruituan kartilaginoso bihurtzen zaizkienak, bakoitza 2 obulukoa; 2-5 estilo aske.

Fruitua mamitsua, piriformea, turbinatua edo biribildua; mesokarpoan zona gogor batzuk edukitzen ditu eta haien sortzaile zelula paretalodi batzuk izaten dira, petreo izenekoak.

1. Fruitua txikia eta kaliza erorkorra... .

- Fruitua handia edo txikia eta kaliza iraunkorra.

2. Fruitua piriformea, 5-16 cm-koa, mamitsua... .

- Fruitua ez-piriformea, 1-4 cm-koa, gogorra... .

1. E: Udareondoa Zuhaitza, altueran 20 m artekoa, batzuetan, arantzaduna; adaskak arre-gorriskak, sarritan ilegabeak eta distiratsuak.

Hostoak aobatuak edo eliptikoak, 5-8 x 3-5 cm, ertzean krenatu-zerratuak edo ia osoak, pitin bat iledunak hasieran; pezioloa batzuetan orria bezain luzea.

Loreak pentameroak, pedizelo luzekoak, adasken puntan korinbo unbeliformeetan elkartuak; sepaloak lantzeolatu-akuminatuak, petaloak 12-14 mm-koak, obobatuak.

Fruitua jeneralean piriformea, 5-16 x 4-12 cm-koa, zapore gozokoa.

Martxotik maiatzera bitartean loratzen da.

Planeta guztiko eskualde epeletan kultibatzen da, baratza eta lur ureztatuetan, izugarri polimorfoa da eta mila kultibarretik gora ezagutzen dira.

Beste landare kultibatu askotan bezalaxe, kasu honetan ere ez da ezagutzen bere jatorria, baina uste da zenbait espezie europar eta asiarren hibridazio eta hautespenez sortu dela.

2. Zuhaiska edo zuhaitz txikia, altueran 8 m artekoa; adarrak patenteak, jeneralean arantzadunak eta adaskak kolore purpura ilunekoak.

Hostoak 2`5-5`5 x 1`5-3`5 cm bitartekoak, obatuak, akuminatuak, oinean biribilduak edo subkordatuak, krenatu-dentatu edo serrulatuak, pubeszenteak gaztetan, kanduluzeak.

Sepaloak triangeluar-subulatuak, petaloak 6-8 mm-koak, obobatu-eliptikoak.

Fruitua biribildua, 0`8-1`8 cm, kolore arre distiratsukoa, lentizelaz estalia, gogorra eta zapore latzekoa.

Europako mendebaldeko zona atlantikoan dago hedaturik, eta Euskal Herriko isurialde kantauriarrean sakabanatuta aurkitzen da.

Baso hostoerorkorren mendel eta soiluneetan bizi ohi da, substratu silizeoetan bereziki.

3. Zuhaitza, altueran 8-20 m bitartekoa; adarrak patenteak edo tenteak, normalean arantzadunak, eta adaskak grisak edo arreak.

Hostoak 2`5-7 x 2-5 cm, eliptikoak, obatuak edo orbikularrak, zorrotzak edo laburki akuminatuak, oinean kuneatuak, biribilduak edo kordatuak, krenulatu-serrulatuak (batzuetan puntaldean bakarrik), jeneralean ilegabeak adinarekin, eta 2-7 cm-ko txortenarekin.

Sepaloak triangeluarrak, petaloak 10-17 mm-koak, eliptiko eta orbikular bitartekoak.

Fruitua biribildu eta turbinatu bitartekoa, 1`3-3`5 x 1`8-3`5 cm, kolore hori, arre edo beltzekoa, sarritan lentizela ikuskorrez hornitua.

Apiril-maiatzean loratzen da.

Europako parte gehienetan dago hedatuta; Euskal Herrian, oso urria da eta isurialde kantauriarreko mazizo silizeoetan aurkitzen da, aurreko espeziearen antzeko inguruetan.